Cabeceras destacadas

Prentsa Historikoaren Liburutegi Birtualak prentsa klandestinoko bilduma baliotsua du bere funtsen artean: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Liburuaren, Artxiboen eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusiak ia 90.000 orri digitalizatu ditu, Espainiako Alderdi Komunistaren artxibo hemerografikoa kudeatzen duen Ikerketa Marxisten Fundazioarekin hitzarmen baten bitartez. Material horiek tresna ezin baliotsuagoa dira frankismoari aurre egin zioten talde klandestinoen jarduera politikoak aztertzeko eta, bereziki, Alderdi Komunistarenak eta haren inguruko elkarteenak.

        

Aipatu behar da askotan artisautzako metodoen bitartez ekoitzi zirela argitalpenok, klandestinitatean, kalitate oso txarreko paperean eta tresna tipografiko desegokiekin; batzuk eskuz idatzi eta irudiztatu ziren, eta beste batzuk oso hondatuta daude. Digitalizazioaren bitartez, webaren bitartez funtsak zabaldu ahal izateaz gain, eduki horiek iraunaraziko direla ziurtatzen da.

        

Bilduma hau osatzen duten 244 goiburuak 1932tik 1976ra bitarteko aldikoak dira, eta Espainian, Aljerian, Kolonbian, Frantzian, Italian, Marokon, Errusian, Venezuelan, Uruguain eta beste herrialde batzuetan argitaratu ziren.

 

Enlaces destacados

Biblioteca Virtual de Patrimonio Bibliográfico       Hispana. Directorio y recolector de recursos digitales      Hispana PRO      Contribuidor de Europeana      LEM