Aurkibidea:
Aurkitutako lanen ikustarazpena
Prentsa historikoko liburutegi birtualaren web-aren bilatzaileak lau bilakuntza sistema desberdin ditu. Prentsa digitalizatuen aleetara heltzeko ezinbestekoa da aipatutako bilakuntzen bat erabiltzea.. Lau bilakuntzak oso errazak dira erabiltzen. Hona hemen deskribapena.
Bilakuntza sinplea:
"Bilakuntza sinplea" sistemak bederatzi arlo ditu eta beraien bitartez nahi den publikazioa aurkitu daiteke. Geroz eta arlo gehiago eduki, geroz eta bilakuntza hobeagoa egingo da.
Bilaketa aurreratua:
"Bilaketa aurreraturen bitartez" arlo desberdinen arabera bilatu dezakegu eta abantaila handiena da arlo horiek menu zabalgarri baten bitartez aukeratu ditzakegula. Horrez gainera, menu zabalgarrian, ETA/EDO/EZ aukerak, bilaketa zehatzago bat eskaintzen digu eta gainera aukeratutako arloaren kondizioa duten aleak agertzea nahi dugun hala ez zehazten digu Hau da, bilaketa honen arabera, adibidez, beren izenburutan "católico" hitza duten aldizkari guztiak baina Sorian argitaratuta ez daudenak eskatu ditzakegu.
"Bilaketa sinple"-an agertutako arloez gain, " bilaketa aurreratua"-k beste arlo desberdinen bitartez egin daitezken bilaketak eskaintzen ditu: Editoriala/ inprimatzailea, argitarapenaren lekua, oharrak eta aldizkatasuna.
Bilaketa daten arabera:
Hirugarren lekuan, "Bilaketa daten arabera". Honen bitartez data konkretu batean agertutako argitarapenak bilatu ditzakegu, edo ziur ez bagaude, data bat eta bestearen artean zehaztuko dugun epealdi batean bilatu dezakegu.
Eskritura lekuan sartuko ditugun datak, eguna, hilabetea eta urtea zehaztu beharko dute (bere formatoa hurrengoa izanez 23/10/1895, eta barrak ere ipiniz). Horregatik jasotako emaitza egun horretan agertutako argitarapen guztiena izango da edo behintzat zehaztu dugun epealdikoa.
Izenburuen zerrenda:
Azkenik, Prentsako Liburutegi Birtualeko bilaketa funtzioak zerrenda alfabetiko batez lagunduaz, nahi dugun argitarapena bilatzen laguntzen digu. Funtzio hau erabiltzeko orriaren goiko aldeko menu alfabetikoan, nahi dugun argitarapenaren izenburuaren lehen letra aukeratu beharko dugu. Ondoren zehaztutako letraz hasten diren argitarapen guztien zerrenda agertuko zaigu.
Herrien zerrenda:
Azkenik nahi dugun argitarapena bilatzeko, Prentsa Historikoko Liburutegi Birtualeko katalogoko lanak argitaratu diren leku desberdinen zerrendak erabili ditzakegu. Zerrenda honetan, lehenik komunitate autonomoa, ondoren probintzia eta azkenik bilatzen ari garen argitarapena argitaratu zen kapitala aukeratu beharko dugu. Ondoren, han egindako lanen zerrenda agertuko zaigu.
Behin bilaketaren iritziak sartu eta gero, guk bilatutako kondizioak betetzen dituzten dokumentuen emaitzak zerrenda moduan agertuko dira.

Zerrenda honetan argitarapenaren izenburua, bere lehen zenbakiko urtea eta inprimatu zen hiria agertuko dira. Urtea ( 18??) moduan agertu daiteke, horrek esan nahiko du Prentsa Historikoko Liburutegi Birtualak lehen argitarapenaren zenbakia ez duela baina suposatzen dela zenbakia XIX. mendean agertu zela.

Lehio honetan bilatutako argitarapenaren erregistroa esportatu dezakegu (hurrengo leihoan ere egin dezakegu hau). Horretarako, esportazio desberdinak izango ditugu. Formato desberdinetan egin dezakegu, irudian ikusi dezakegun bezala, eta baita karaktere joku desberdinetan ere.

Ondoren, arratoiaren puntarekin argitarapenaren izenburuan emanez bere fitxa deskribatzailea agertuko zaigu. Bertan argitarapen horren datu guztiak aurkituko ditugu : kontrol zenbakia, inprimatzailearen izena eta inprimaketaren lekua etab. Formato desberdinetan begiratu ditzakegu: Fitxa, ISBD, Dublin Core, Ibermarc etiketatua eta XML MARC. Formatoa aldatzeko menuan aukeratu beharko dugu soilik eta "aldatu" aditzari eman.

Fitxaren behekaldean "kopia digitala" adierazpena aurkituko dugu. Aukeratu ezkero beste pantaila bat agertuko zaigu bertan argitarapenaren urteak agertuaz eta Prentsa Historikoko Liburutegi Birtualan erabilgarri daudela adierazten da.

Hemen, begiratu nahi dugun zenbakiaren urtea aukeratu dezakegu. Urtean zanpatuz beste pantaila berri bat agertuko zaigu non urte horren hilabeteetan digital kopia erara dauden zenbakiak agertuko zaizkigun.
Behin hilabetea aukeratuz, hilabete horretako zenbakiak agertuko zaizkigu. Ondoren begiratu nahi dugun zenbakiaren "JPEG Irudiak" laukia aukeratu eta digitalizatutako zenbakiaren miniatura orrian sartu gaitezke.


Miniaturen orria:

Behin digitalizatutako zenbakiaren miniaturak pantailan ditugula, irudi handiagoan ikusi nahi duguna aukeratu dezakegu. Horretarako, nahi dugun miniatura arratoiaren puntarekin aukeratu beharko dugu. Gainera, miniaturen orriak lau aukera eskaintzen dizkigu. Hauek miniaturetan dauden ikono batzuen bitartez aurkezten dira.
Ikono honen bitartez alea, orriaren irudi handiago batekin agertuko da, miniaturak erabili gabe.
Beste ikono honek miniaturen orrira bueltatzeko balio digu.
Hurrengo ikonoak zerrenda erara aurkeztuko dizkigu irudiak.
Azkenik, ikono honek artxibo erara METS formatoan agertzen diren argitarapenaren datuak esportatzeko aukera emango digu.
Era berdinean, zenbaki bakoitzaren orrien miniaturak presentatzen dituen orrian, gure diskoan irudiak zuzenean gorde ditzakegu.. Horretarako miniaturen beheko aldean agertzen den " Gorde" hitzari eman beharko diogu.
Irudien hedakuntza:
Esan den bezala, irudi handiak lortzeko, handitu nahi dugun miniatura aukeratu beharko dugu soilik. Ondoren bi zatitan dagoen pantaila bat agertuko zaigu. Ezker aldean orriaren miniatura agertzen da koadro txiki batean. . Miniaturaz gain, koadroak zifra batzuk ditu non, alde batetik, irudiari jarri nahi diogun zoom-aren portzentaia agertzen den, eta bestetik, zoom-a aplikatu nahi diogun irudiaren arearen tamaina. Zoom-a zehazki area bat ikusteko jarri daiteke edo horri guztia ikusi arte zoom-aren area handiagotu dezakegu. Zoom-aren baloreak aldatzeko eta bere aplikazio arearen tamaina aldatzeko, egin beharreko gauza bakarra dagokigun koadrotan nahi dugun balorea idaztea izango da.

Eskuin aldean orria handiagotua aurkituko dugu koadrotan sartutako kriterioen arabera.
Hortaz gain, irudiak agertzen diren orrian, beste lau ikono agertzen dira (goian aipatu ditugun beste lau horietaz gain).
Lehenengoak karakterrak ikusi arte irudia handiagotzea uzten digu. Behin irudia handiagotua izatean, ikonoa aldatu egingo da lupan ( -) zeinu batekin agertu arte. Bertan emanez, jatorrizko irudira bueltatuko gara.
Bigarren eta hirugarren ikonoak irudia ezker edo eskuin aldera eramatea uzten digu, beti ere larogei eta hamar graduko angeluetan.
Beste ikono honek gure diskoan JPEG formatoan orriaren irudia gordetzea eskaintzen digu.
Azkenik, aukeratutako orriaren irudia dugula, bi kurtsore aurkituko ditugu. Hauen bitartez, aukeratutako argitarapenaren horri batetik bestera mugitzeko ahalmena izango dugu . Gainera, irudiak ikusteko dugun orriko goiko aldean, beste funtzio bat erabiltzeko gai izango gara, hain zuzen horri batetik bestera azkarrago mugitzeko. Horretarako ikusi nahi dugun orriaren zenbakia ipini besterik ez dugu eta "Enter" eman edo arratoiaren puntarekin "ir" eman.

Prentsa Historikoko Liburutegi Birtualak irudiak beste formato batean ikusteko ahalbidea eskaintzen digu. Pantailaren goiko eskuin aldera begiratzen badugu, hitz batzuk beste ikustarazpen mota bat ikusteko ahalbidea ematen digute. Horretarako "ikustarazpen" hitza aukeratu beharko dugu eta bertan sartuko gara.
Ikustarazpen mota hori erabili nahi badugu, JAVA aplikazio bat beharko dugu. Horrela ez bada, " ikustarazpen" aukeratzean, leiho batek JAVA jarri nahi dugun galdetuko digu. Behin aplikazioa edukita, ikustarazpen forma berrira sartzeko inolako arazorik ez dugu izango.

Ikustarazpen sistema honek funtzio desberdinak ditu:
Honaino Prentsa Historikoko Liburutegi Birtualak eskaintzen dizkigun bilaketa eta ikustarazpen funtzio guztiak. Gidaliburu hau baliagarria iruditu zaizuelakoan....