Banderas y Estandartes. Semanario, 1906.

Proiektua

Proiektu hau funtsezko bi helbururekin jarri zen martxan: batetik, euskarriaren izaeragatik desagertzeko arrisku larrienean dauden –eta egunetik egunera arrisku handiagoan egongo diren– material bibliografikoak babestea; bestaldetik, zabalkunde handiagoa ematea ikertzaileen eta herritarren artean, oro har, eskari handia sortzen duten informazio-baliabide batzuei.

Paperaren azidotasunaren eragina ez da oso ezaguna —azidotasun hori zelulosa-pastatik aterea izateak ematen dio—, baina airearekin kontaktuan hainbeste degradatzen da, non nazioartean slow fire (su geldoa) esaten baitzaio eragin horri. Paperaren azidotasuna, kalitate eskasa (izan ere, berehala kontsumitzeko inprimatzen zen) eta hemeroteketako erabiltzaileen erabilera konstantea (eta materialek argiaren eraginpean egon direla) gaineratzen baditugu, babes-arazo larria dagoela ikus dezakegu. Beraz, erabat gomendagarria da prentsa historikoa digitalizatzea.

Horiek horrela, 2003. urtean abian jarri ziren prentsa historikoa digitalizatzeko lanak, orduko Kultura Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen arteko elkarlaneko plangintza baten ondorioz. Nolanahi ere, 2006ra arte ez zen jendaurrean aurkeztu liburutegia. Orduz geroztik ez dira eten digitalizazio-lanak, eta urtez urte edukiak gehitu dira bildumara, halako moduz non, gaur egun, 2017ko abuztuan, hemeroteka digital honek 7.541.157 orrialde eskaintzen baititu, 2.369 goiburutakoak eta 4.070 artikulutakoak. Orrialdeak 97 erakundetako bildumetatik datoz.

 Bildumak autonomia-erkidego guztietako funtsak hartzen ditu barne, Espainiako hizkuntza ofizial guztietan idatziak, eta Amerika, Afrika eta Filipinetako kolonia espainol ohietan argitaratutako funtsak ere aurki ditzakegu. Beraz, bilduma paregabeak dira askotan, eta interes handikoak ikertzaileentzat eta publikoarentzat, oro har. Bildumak era askotako gaiak ditu, besteak beste, aldizkari ofizialen bilduma zabala, aldizkari ilustratuak, argitalpen satirikoak, emakumeentzako prentsa, kultur aldizkari modernoak, politikaren arloko egunkariak, prentsa klandestinoa, eta abar.


Gerunda. Revista quincenal de ciencias, artes y literatura. 1901.

Ezaugarri teknikoak

Prentsa Historikoaren Liburutegi Birtualak Digibis SL enpresaren Digibib liburutegi digitaleko programa erabiltzen du. Digitalizazio-lanak ez dira dokumentuak eskanerretik pasatzera mugatzen; aitzitik, tratamendu bibliografiko xehea egiten zaie funtsei, eta haren bitartez beharrezko metadatuak esleitzen zaizkie bilaketa- eta berreskuratze-funtzioak ahalbidetzeko.

Katalogazio-formatu nagusi gisa, BVPHk MARC21 (https://www.loc.gov/marc/) formatuan lantzen eta kargatzen ditu erregistroak, formatu horren hiru aldagai erabiliz: marc21 bibliografikoa, funtsetakoa eta autoritateetakoa.

MARC21eko erregistroetatik abiatuta, aplikazioak mapatze sorta bat egiten du automatikoki, hainbat formatutara, eta horrela metadatuen aldagai hauek guztiak deskarga ditzakete erabiltzaileek: Dublin Core, Ficha, ISBD, MODS, MARCXML, MARC etiketatua, Bibtex, Jisc, Mets, EDM, SKOS, ALTO, eta abar.

Esan bezala, obrak katalogatzeko MARC21 formatua erabiltzen da; objektu digitalak kargatzeko, METS formatua (http://www.loc.gov/standards/mets/); karaktereen ezagutza optikoko prozesurako, ALTO formatua (http://www.loc.gov/standards/alto/); eta gordetzeko gure sisteman gordetzeko (http://travesia.mcu.es/portalnb/jspui/handle/10421/9003), aldiz, PREMIS formatua (http://www.loc.gov/standards/premis/).

Irudi-formatuei dagokienez, BVPHk deskargan eskaintzen dituen zabalkunde-kopia digitalak kalitate ertainekoak dira, JPG eta PDF formatuan, eta horiek gordetzeko TIF formatua erabiltzen da.

Hemeroteka digitalak edukiak bilatu, bistaratu eta deskargatzeko aukera ugari ematen ditu bere webgunean, eta horiek ikerketa xehea egiteko aukera ematen diete BVPHren erabiltzaileei. Horrez gain, BVPHk aukera ematen du bere erregistroetan SRU zerbitzari baten bidez bilatzeko (http://prensahistorica.mcu.es/eu/estaticos/contenido.cmd?pagina=estaticos/sru), baita OAI-PMH protokoloaren bidez ere (https://www.openarchives.org/pmh/).

Azken protokolo horri dagokionez, Prentsa Historikoaren Liburutegi Birtualak OAI-PMH gordailu bat du (http://prensahistorica.mcu.es/i18n/oai/oai.cmd), eta horri esker, haren erregistroak bil ditzakete beste OAI-PMH gordailu edo agregatzaile batzuek, adibidez, HISPANAk (http://hispana.mcu.es/eu/estaticos/contenido.cmd?pagina=estaticos/presentacion), EUROPEANAk (http://www.europeana.eu/portal/es), WordCat-ek (https://www.worldcat.org/), eta abarrek. Gordailua datu-hornitzaile gisa ageri da Open Archives Initiative ekimenaren (http://www.openarchives.org/Register/BrowseSites) OAI-PMH hornitzaileen erregistroan eta OAISter-en (http://www.oaister.org/viewcolls.html).

Zabalkundeari dagokionez, metadatuez eta objektu digitalez gain, BVPHk albiste atal bat eta RSS kanal bat eskaintzen du, eta horien bidez aplikazioan edo bilduman egiten diren eguneratzeen berri jaso ditzakete erabiltzaileek.


La Física Moderna. Revista mensual ilustrada. 1887.

ALTO formatua

BVPHren lehen bertsioek ez zuten ematen aukerarik argitalpenen edukian (irudi digitalizatuen testuan) bilaketak egiteko, baina teknologiaren eboluzioa eta erabiltzaileen eskariak zirela eta, funtzionaltasun hori ezarri genuen, digitalizatutako edozein egunkaritako edozein orritan edozein hitz bilatzea ahalbidetzeko. Horretarako, OCR (Optical Character Recognition) ALTO (Analyzed Layout Text Object) formatua aukeratu zen. Formatu irekia da, doakoa, behar bezala dokumentatuta dago, eta 2009tik Library of Congressek mantentzen du.

 ALTO formatuari esker, faksimile gisa eskain daiteke prentsa digitalizatuaren irudia eta, bestalde, azpitik, testu-fitxategi batean erregistratzen dira testuak eta orrialde batean ezagutu diren karaktere guzti-guztien koordenatuak. Horrela indexatu egin daitezke, eta orrietako edukian bilaketak egin.

Funtzionaltasun horrekin, herritarrak eskura du prentsa historikoa –hau da, azken mendeetako informazio-baliabide aberats, askotariko eta bereizgarrienetakoa– modu xeheagoan eta eraginkorragoan aztertzeko aukera ematen dion tresna bat.

 

Ikusi YouTubeko aurkezpen-bideoa